Fitxa osoa

Oiartzungo udaletxearen aurrean (euriarekin kontsejupean) izango den kontzertu honetan entzungo den musika erabat dantzagarria izango da. Oiartzungo HM Eskolan jaiotako Emari taldea eta Farem Tot Petar talde okzitaniarra ariko dira. Bi taldeak beraien eskualdeko ahozko tradiziotik iritsitako musika eta dantza doinuak berreskuratzen aritzen diren taldeak dira.

Kontzertua 12:00etan hasiko bada ere, 11:15etan dantza okzitaniar batzuk erakusteko tailer bat eskainiko du Farem Tot Petar taldeak. Horren ondoren, eta dantzazaleek arnas pixka bat hartuta, hasiko da ordubete inguru iraungo duen kontzertua.


FAREM TOT PETAR: Creuse eta Limousin-eko musika (Okzitania) 
Errepertorio kantatua eta instrumentala – Dantza-festa eta/edo kontzertua

Okzitanieraz Farem Tot Petar-ek "Lehertu dezagun dena!" esan nahi du. Hirukote honek Creuse eskualdeko musika eta kultura aurkeztuko dizkigu. Kantua eta soinu-tresnak konbinatuz, plaza girotuko dute eta dantzarien oinak mugiaraziko dituzte. Haien errepertorioa Limousin eskualdean (eta batez ere Creusen) egindako bilketa lanetatik dator, okzitanieraz abestutako abesti eta dantza argitaragabeak barne.

Soinu-tresnekin (akordeoi diatonikoa, biolina, banjoa, oinak) eta ahotsekin tinbre eta doinu ugari eskainiko dizkigute, eta hiruen arteko moldaketa desberdinekin haien eskualdeko musikaren erritmika bereziak eta tokiko jotzeko erak azpimarratuko dituzte.

Herri-musikariek musika-estilo askotatik edaten dute: swinga, klasikoa, garaikidea, fusioa, Belle Époque eta XX. mende hasierako eta 1920ko hamarkadako frantziar abestiak. Interpretatuko dituzten doinuak anekdoten bidez aurkeztu ohi dituzte. Ikuskizun historiko edo folkloriko bat izatetik urrun, topaketa bat proposatuko digute, haien esperientzia musikala partekatzeko asmoz.

Hauek dira taldekideak: 

  • Jean-Jacques Le Creurer: akordeoi diatonikoa, biolina. Limousin eskualdeko musika tradizioen biltzaile, aditu eta transmisore nagusietako bat. Musika honen errepertorioaren eta eskualdeko iturrien ezagutza sakona, ia entziklopedikoa, dakar, baita akordeoi estilo originala ere, non fraseatze melodikoa eta dantza erritmoa nagusi diren. "Rue de la Mauvendière" eta "Alamont" taldeetan jo du. Limoges eta Creuseko kontserbatorioetan irakatsi zuen, eta han musika tradizionalaren saila sortu eta zuzendu zuen hogeita hamar urtez. 
  • Louise Le Creurer: biolina, ahotsa. Musikari profesionala, herri-musika munduan hazia, musika garaikidean eta chanson frantsesean trebatu eta garatu zuen bere ibilbidea. Karisma, grina eta, gaztea izan arren, heldutasun artistikoa eta ahots indartsua ditu. "Duo d'Elles" eta "Le Petit Bal Perdu" frantziar chanson taldeetako kidea da, TsanTa hirukote bokalekoa eta hainbat musika garaikide eta anplifikatutan ere badabil. 
  • Olivier Sulpice: banjoa. Hasieran gitarrista klasikoa izanik, 14 urterekin herri-musika ezagutu zuen eta tenor banjoa jotzen ikasi zuen Irlandako jam saioetan. Debout sur le zinc chanson/rock taldearekin profesional bihurtu zen eta Irlandako eta Bretainiako musika jotzen jarraitu zuen jaialdietan eta dantzaldi tradizionaletan. Gerora, Frantziako Mendigune Zentraleko musikaren munduan erabat murgildu da hainbat dantza orkestrarekin, hala nola Bougnat Sound, Flor de Zinc, Trio des Barreaux Verts, Passant Par Paris eta, gaur egun, Farem Tot Petar.

EMARI

...proiektu gaztea da, 2024an Oiartzungo herri-musika eskolaren inguruan sortua. Bost lagunek osatzen dute taldea; batzuk herri-musika irakasle, besteak ikasle, urteak daramatzate herri-giroan musika jotzen, tabernetan eta plaza-dantza ekitaldietan. Herri-musikaren freskotasuna oholtza gainera ekartzen saiatuko dira, eta euskal tradizio ezberdinetako piezak eskainiko dituzte, publikoa dantzan eta kantuan jartzeko.

EMARI dira:

  • Amaia Aramendi Goitia: biolina, ahotsa.
  • Manex Pagola Apezetxea: kontrabaxua, biolina, ahotsa.
  • Teresa Jareño Kerejeta: alboka, panderoa, klarinetea, ahotsa.
  • Leire Retegi Fernandez: txistua, danbolina, xirula, ttunttuna, ahotsa. [Azaroaren 22an ez da Oiartzunen izango]
  • Itziar Navarro Ibañez: gitarra, alboka, zarrabetea, ahotsa.


Sarrera: doakoa.

Autobusa: Ekialdebus E2, E4 eta E72
Trena: Euskotren E2 Oiartzun

Irudi galeria