Azalpena

Tronboia

EGIKERA ETA JOTZEKO ERA

Metalezko hodi zilindrikoa du, bueltetan bildua. Mutur batean ahokoa du eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea.

Tonu aldaketarako bi sistema ezberdinetakoak egiten dira:

1. Pistoidunak

Hiru pistoi ditu eta hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak.

2. Baradunak

Hodi bat bestean sartuaz eta atereaz, tresnaren luzera aldatuz tonu aldaketak egiten ditu.

Do tonuan daude. Gure bandetan eta herri musikan arruntenak hiru pistoikoak izan badira ere, gaur egun baradunak dira gehien erabiltzen direnak bai musika bandetan, bai txarangetan baita fanfarretan ere.

Pistoidun tronboia. JMBA Bilduma, 357 zk. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

Pistoidun tronboia. JMBA Bilduma, 357 zk. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

 

Bi eskuekin heltzen da. Ahokoa ezpainetan jarrita haizea botatzen da ezpainak dardaraziz. Tronpetak bezala jarrera ezberdinak ditu eta ezpainen presioaren arabera notak jo daitezke.

HISTORIA

Metalezko soinu-tresna hau mota desberdinetako taldeetan erabili da eta aspaldidanik Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu ezberdinak jotzen aritu da. Tronboiaren presentzia garrantzizkoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako orkestina-jazbana, fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan.

Lesakako musika banda. 1948. Tubaren atzetik pistoidun tronboi-jolea. (Iturria: Santiago Irigoien)

Lesakako musika banda. 1948. Tubaren atzetik pistoidun tronboi-jolea. (Iturria: Santiago Irigoien)

 

ITURRIAK

Bibliografia

SAGASETA ARIZTEGI, Migel Angel. (1977). Danzas de Valcarlos; Luzaideko Iantzak. Pamplona: Diputación Foral de Navarra.

(2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar Berri-Astero; Baigorri-Gara.

Diskografia

RAMUNTCHO, Orchestre ( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Nº 2 Agorila. P.M. 33-6.

( ): Irrintzina. Agorila. AG 70-14.

( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Agorila. AG. 70.02.

Irudi galeria

Audioa

Fitxa osoa