Fitxa osoa

Azkue Memoriala: Oarso_bidasoa aldeko udazkeneko organo zikloa

Azkue Memoriala organo munduko adituak eta zaleak biltzen dituen ekitaldia da. Oiartzungo Organozaleak Elkarteak, Jose Manuel Azkuek gogoko zituen Irun (Junkal), Errenteria (San Agustin) eta baita bere jaioterriko Oiartzungo (San Esteban) parrokiatan antolatzen du memoriala. Gaur egun, Oarso-Bidasoako udazkeneko organo zikloa bihurtu da.
Jarduerak Gipuzkoa ekialdeko organoen balio artistiko eta historikoa agerian utzi nahi ditu. Organo-jole eta musikari gazteak entzuteko aukera eskaini nahi izaten dugu, hauei errepertorio klasikoa jotzeko eskatuz, baina baita berrikuntza eta esperimentazioari bidea emanez. 2016tik aurrera, “Oiartzungo Organozaleak” taldeak antolatu zuen Memoriala

Irudi galeria

Audioa