Soinu-tresnak euskal herri musikan. Entziklopedia I. Aerofonoak I

Liburu hau Soinuenea fundazioak euskal herri musikan erabili diren soinu-tresnei buruzko informazioarekin osatu nahi duen entziklopediaren lehenengo alea da. Aerofonoen familian sartzen diren soinu-tresnei buruzko lan mardula da, zehazki flauta mota ezberdinei buruzkoa.

Flauten artean topatuko ditu txistua, txirula eta txilibitua; baita zeharkako flauta, okarina edo pan flautak ere. Ez da hor bukatzen zerrenda, hotsetik soinurako bidera laguntzen duten hots jostailuen mundu magikoak ere badu bere lekua liburuan. Haurrekin edo haurrentzat jostailu horiek nola egin izan diren ere azaltzen da.

Irakurleak txistua, zeharkako flauta edota flauten familiko hots jostailuak Euskal Herrian izan duten erabilpenaren inguruan duen ezagutza sakontzeko aukera ematen du liburu honek.

Liburuaren azken zatiak liburuan sartu den CDan bildutako grabazio guztiak aurkezten ditu.

Bukaeran, orri batzuk gehitu dira irakurleak interesgarrienak iruditu zaizkion gaiei buruzko apunteak idatzi edo marrazteko aukera izan dezan.

EZAUGARRIAK

Hizkuntza: euskara.

Orrialdeak: 191.

Oharra: CD gehigarria flauta mota ezberdinekin egindako grabaketekin.