Fitxa osoa
Antonis Leontidis (lira, ahotsa), Haris Bakas (perkusioak) eta Dimitris Kokolakis (lautoa) musikariez osaturiko Kretako hirukoteak, Iruñeko Ainara dantza-taldearekin elkarlanean, Kretako dantzen ikastaroa eskainiko du Oiartzungo Landetxe auditorioan.
Tokia mugatua da eta izena emateko epea apirilaren 15ra arte luzatuko da.
Tailerrean izena eman nahi duenak behean ageri den inprimakia bete eta 35 euro ordaindu beharko ditu (prezioan bazkaria ere sartzen da). Inprimakia eta ordainagiria Soinueneara bidali behar dira artxiboa@soinuenea.eus helbidera.
Antonis Leontidis hirukotea
Antonis Leontidis lira-joleak tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu: batetik, XX. mende hasierako herri-musikarien piezak berrikusten eta birproposatzen dihardu, eta bestetik, tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak ere plazaratzen ditu. Musikari bezala ez ezik, irakasle bezala ere aritzen da (Idiorythmo ensemblean, adibidez). Oiartzunen Haris Bakas perkusio-jolearen eta Dimitris Kokolakis lauto-jolearen laguntzaz ariko da.