IRASKO

Laurogeiko hamarkadan Juan Mari Beltranek artzantzaren inguruan hasi zuen bilketa lanaren emaitza da disko-liburu hau.

Nafarroako hegoaldean kokatuta dagoen Faltzes herriko artzaina den Javier Martínez Ciriza izan da informatzaile nagusia eta harekin izandako elkarrizketen bidez jakin du herri hartako artzainen berri eta haien lanbidearen berri ere. Artzain hau Maya eta Aguirre abeltzain familien oinordekoa da. Javierren arbasoekin batera aritu diren artzain eta abeltzainei buruzko informazio ugari lortzeko bidea izateaz gain, berak bere baitan artzantzaren azken hamarkadetako eboluzioa ezagutu du eta dokumentu honetan hori guztia sartzen saiatu da Juan Mari.

Lan honetan azaltzen diren idatzi, irudi eta hots hauen helburua gure herriko artzantza, Nafarroako Erriberakoa, zehazki Faltzeskoa, ezagutzera ematea eta omentzea da; gaur egunera arte iraun duen bizitzeko eta lana egiteko era, artzantzan aritu den gizarteari bizirauten lagundu dioten motorretako bat izan dena, omentzea.