Fitxa osoa

Bizkaiko Joka taldeak jarriko du oholtzaren gainean euskal herri musikaren adibidea. Taldea osatzen duten Josu Cabrero, Ander Blasco eta Beinat Izagirrek akordeoi, biolin eta pandero hotsak elkartuz dantzarako musika sortzen dute.

Euskal Herriaren mugetatik haruntza dagoen Kantabriatik etorriko da beste musikaria. Bere izena Alba Gutiérrez da eta oraingoan Yoni Martínez asturiarrak lagunduta ariko da. Panderoa, rabela eta gaita entzuteko aukera izango da beraien saioko une ezberdinetan.

Irudi galeria

Audioa