Dokumentazio zentroaSoinu-Tresnak Euskal Herri-Musikan. Entziklopedia

Ongi etorri euskal herri-musikan erabili izan diren soinu-tresnak ezagutzera.

 
90
Soinu-tresna

Menbranofonoak

“Irmoki tenkatutako mintzari eraginda” sortzen da soinua. Mintz horri nola eragiten zaion, era ezberdinetako menbranofonoak sailka daitezke. Kantu, hitz edo marmarraren bidez eragiten zaienak aerofonoetan ere sailka bazitezkeen ere, menbranofonoen artean kokatu dira. Hiru sailetan bereizi dira, hortaz, euskal soinu-tresna herrikoian erabilitako menbranofonoak:

 

2.1 | KOLPEKATUAK

2.1.1 Makilaz

2.1.1.1 Makila bakarrez

2.1.1.1.1 Bonboa

2.1.1.1.2 Danbolina

2.1.1.2 Bi makilez

2.1.1.2.1 Atabala

2.1.1.2.2 Danborra

2.1.1.2.3 Kaxa

2.1.2 Eskuz

2.1.2.1 Panderoa

2.2 | Igurtzitakoak

2.2.1 Zuzenean igurtzitakoak

2.2.1.1 Panderoa

2.2.2 Makiladunak

2.2.2.1 Zanbonba

2.2.3 Sokadunak

2.2.3.1 Eltzegorra

2.3 | AHOTSAREN BIDEZ ERAGINDAKOAK (TURUTAK)

2.3.1 Tulurtea

2.3.2 Turuta (orrazia)

2.3.3 Haizezko soinu-tresnekin egindako mirliton-turutak

 

    Kordofonoak

    Kordofonoak tenkaturiko harien bibrazioaren bidez hotsa ematen duten soinu-tresnak dira. Hariari eragiteko eraren arabera hiru talde bereizten dira: pultsatutakoak, igurtzitakoak eta kolpatutakoak.

    Erich von Hornbostel eta Curt Sachs musikologo alemaniarrek osaturiko sailkapenean 5 soinu-tresna taldeetatik hirugarrena osatzen dute kordofonoek. 

    Kordofonoak euskal herri-musikan

    Pultsatutakoak

    Igurtzitakoak

    Kolpatutakoak

    Idiofonoak

    Idiofonoetan hotsa emateko aski da soinu-tresnaren beraren gorputza bibraraztea, berau kolpatuaz, igurtziaz/arraskatuaz edo punteatuaz.

    Erich M. von Hornbostel eta Curt Sachs musikologo alemaniarrek osaturiko sailkapenean 5 soinu-tresna taldeetatik lehenengoa osatzen dute idiofonoek. 

    Idiofonoak euskal herri-musikan

    Zuzenean kolpatutakoak

    Zeharka kolpatutakoak

    Igurtzi edo arraskatutakoak

    Punteatutakoak (malguak)

    Aerofonoak

    Soinua sortzeko airea bibrarazten duten soinu-tresnak dira aerofonoak. MIMO-ren definizioaren arabera, aerofonoetan “airea bera da bibratzen duena oinarrian. Talde honetan biltzen dira mihia duten instrumentuak ere, hauetan bibratzen lehena mihia bera bada ere, aire jario baten bidez eragiten baitute soinua”19. Horiei erantsi behar zaizkie lehen bibrazioa ezpainen bidez sortu arren, mihia dutenek bezala, soinua aire jario baten bidez eragiten dutenak. Aerofonoek bibrarazten duten aire gorputza izan daiteke tresnaren barnean dagoena (hodi edo ontzi barrukoa), edo izan daiteke aire librea ere, tresnaz kanpora, inguruan dagoena. Azken hauek aerofono libreak izango dira; aurrenekoei berriz, haizezko soinu-tresna ere esaten zaie. Aerofonoen artean, beraz, azpisail hauek bereizi dira:

     

    1.1 | FLAUTAK

    Soinua sortzeko “aire korronte fina ertz baterantz zuzenduta, hodi edo ontziren baten hutsuneko aire-gorputzari eragiten zaio” bibrazioa. Halako soinu-tresnak sailkatzeko irizpide organologikoak ugari dira: ertza hodi edo ontzian egindako koska hutsa den ala zeharka ebakitako ertz zorrotz edo alaka den; aire korrontea bideratzeko tutu berezia duen ala ezpainekin bideratzen den; tutu hori dutenetan tresnaren baitan dagoen ala honetatik kanpo; aire gorputza hodi batean dutenetan, hodi horren beste muturra irekia ala itxia dagoen; hodi hori aho-ezpainekiko zuzen hartzen den (zuzenak), perpendikularrean ala zeharka (zeharkakoak) ala angelu zorrotzean (erdi zeharkakoak edo flauta zeiharrak); tonu ezberdinak emateko hodi edo ontzian zuloak dituzten ala ez; eta zuloak dituztenen artean, kopuruaren arabera, zenbat hatz edo esku behar diren horiek tapatzeko. Aldagai horiek guztiak eta Euskal Herrian ezagutzen diren flautek dituzten ezaugarriak kontutan izanda, sail hauek bereizi dira hemen:

    1.1.1 Esku bateko ahokodun flauta zuzenak

    1.1.2 Bi eskutako ahokodun flauta zuzenak

    1.1.3 Zeharkako flautak

    1.1.4 Erdi zeharkako flauta edo flauta zeiharrak

    1.1.5 Okarinak

    1.1.6 Pan flautak

    1.1.7 Organo eramangarriak

    1.1.8 Flauten tankerako hots jostailuak

     

    1.2 | MIHIDUNAK

    “Xafla bat edo gehiagoren bidez, aire korronteari igarobidea aldizka zabalduz eragiten da aire gorputzaren bibrazioa”. Bestela esanda, “mihia” esaten zaion xafla malgu bat edo gehiagoren bibrazioa eragiten da aire korronte finaren bidez (putz eginda nahiz hauspoen bidez), eta bibrazio horrek aireari bidea itxi eta irekiaz, hodi edo ontziaren hutsuneko airea bibrarazten du. Mihia duten aerofonoak sailkatzeko irizpideak ere ezberdinak dira: mihi bakun ala bikoitzekoak diren; mihi horiek dar-dar beste gorputz baten gainean egiten duten (hodia bera edo beste mihi bat) ala mihia libre duten; tonuak emateko zuloak dituzten ala ez; hodia konikoa ala zilindrikoa duten; mihi libre bakarrekoak diren ala mihi anitzekoak.

    Hemen sail hauek bereizi dira:

    1.2.1 Mihi bakunekoak

    1.2.1.1 Alboka

    1.2.1.2 Klarinetea

    1.2.1.3 Korneta

    1.2.1.4 Saxofoia

    1.2.1.5 Klarineteen tankerako hots jostailuak

    1.2.2 Mihi bikoitzekoak

    1.2.2.1 Sunprinua

    1.2.2.2 Tutubia

    1.2.2.3 Txanbela

    1.2.2.4 Dultzaina / Gaita

    1.2.2.5 Mihi bikoitzeko aerofonoen ereduak

    1.2.2.6 Oboea eta fagota

    1.2.2.7 Mihi bikoitzeko hots jostailuak

    1.2.3 Xirolarruak

    1.2.4 Mihi librekoak

    1.2.4.1 Aho-soinua

    1.2.4.2 Akordeoia

    1.2.4.3 Trikitixa

    1.2.4.4 Hegabera apeua

    1.3 | EZPAINEN BIBRAZIOZKOAK

    “Aire korrontea jotzailearen ezpainetan zehar doala, hauen bibrazioak aldizka zabaltzen dio bidea aire-gorputzera eta honen bibrazioa eragin”. Soinua ezpainen bibrazioz eragiten duten aerofono hauei “tronpetak” esaten zitzaien sailkapen zaharragoetan, eta gaur egungoetan “labrosono” deitzen zaie. Hauek sailkatzeko irizpideak ere ezberdinak dira: zuzenak ala zeharkakoak diren; ahoko edo tuturik baduten ala ez; hodi zuzena duten ala kurbatua; zulorik baduten ala ez; hodia zilindrikoa ala konikoa duten; hodiaren luzera aldatzeko balbularik duten ala ez. Nolanahi ere, lehenengo irizpidea, tonua aldatzeko gailu berezirik erabiltzen ote dutena da, “naturalak” esaten zaielarik halakorik ez dutenei eta “kromatikoak” badituztenei. Hemen irizpide honi eutsi zaio, eta honela sailkatu dira Euskal Herriko ezpainen bibraziozko aerofonoak:

    1.3.1 Naturalak

    1.3.1.1 Adarra

    1.3.2 Kromatikoak

    1.3.2.1 Bonbardinoa

    1.3.2.2 Tronpa

    1.3.2.3 Tronpeta

    1.3.2.4 Tronboia

    1.3.2.5 Tuba

    1.4 | AEROFONO LIBREAK

    Haizezko soinu-tresna hauen berezitasuna dar-dar egiten duen airearen espazioan datza: aire hori ez dago soinu-tresnaren baitan, inguruan libre baizik. Hauek sailkatzeko irizpide ezberdinak izan badira ere, eragiteko sistemaren arabera nagusiki hiru multzotan banatu ditugu.

    1.4.1 Burruna

    1.4.2 Firringila

    1.4.3 Ziria

    1.4.4 Hots jostailuak

    1.5 | HAIZEZKO TALDEAK

    Euskal Herriko musika tradizionalean dantzaldi-erromerietako taldeak, orkestinak-jazbanak, fanfarreak, txarangak-klikak edo musika bandak erabili izan dira azken 200 urteetan, bakoitza bere zereginarekin eta bakoitza bere soinutresnekin. Talde hauek gaur egun aerofonoz eta perkusioko soinu-tresnaz osatuta daude. XIX. mendeko bigarren erdian eman ziren berrikuntza teknikoekin eta asmatutako soinu-tresnekin batera, musika talde hauek eta herri musikak bultzada eta aldaketa nabarmena izan zuten.

    Hauek dira musika talde ezberdinetan erabiltzen diren aerofono ohikoenak:

    ZUREZKOAK

    Mihi bakunekoak:

    Klarineteak: Errekintoa, klarinetea20 eta klarinete baxua.

    Saxoak: Sopranoa, altua, tenorra, baritonoa eta baxua.

    Mihi bikoitzekoak:

    Oboea eta fagota.

    Flautak:

    Piccoloa eta zeharkako flauta.

    Mihi librea:

    Akordeoia, soinu txikia, aho-soinua.

    METALEZKOAK

    Hodi Konikoa:

    Fliskornoa21, kornetina22, onobena23, bonbardinoa24 (eufonioa) eta tuba.

    Hodi Zilindrikoa:

    Klarina, tronpeta, tronpa, baradun edo pistoidun tronboia eta tarteka eta txaranga-fanfarretan batez ere, helikoia edo sousafoia25.

    Talde egituren artean garai eta lekuaren arabera hedapen ezberdina izan badute ere, hauek izan dira ohikoenak:

    Dantzaldietako taldeak, jazbanak edota orkestinak

    Txarangak, klikak, elektrotxarangak eta fanfarreak

    Musika bandak

     

     

     

    Aerofonoak

    OHARRAK

    19 «AEROPHONES The air itself is the vibrator in the primary sense. In this group also belong reed instruments sounded by a flow of air in which the reed is the primary vibrator.» (MIMO, 2001)

    20 Iparraldean: Klarineta.

    21 Iparraldean: Bugle-saxhorn sopranoa.

    22 Egun ez dira gure inguruko musika bandetan erabiltzen.

    23 Ibid.

    24 Iparraldean: Baritonoa.

    25 John Philip Sousa (1854-1932) musikagile estatubatuarrak sortutako soinu-tresna da. Helikoiaren kanpaia gora jarri beharrean aurrera begira jarri zuen. Euskal txarangetan asko erabiltzen da.