Fitxa osoa
Udaberriko Herri Musika Kontzertuan mediterraniar musika entzuteko aukera izango dugu Antoni Leontidis hirukotearen eskutik, zehazki Kretako musika.
Soinuenea fundazioak Musikene Goi Mailako Musika Kontserbatorioarekin duen hitzarmena tarteko, kontzertu hau Donostian izango da Musikeneko auditorioan.
Kretako herri-musika kontzertu honetan Mediterraneoko irla honetako doinuez gozatzeko aukera izango dugu, musikari gaztez osatutako hirukote baten eskutik. Antonis Leontidis lira-joleak tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu: batetik, XX. mende hasierako herri-musikarien piezak berrikusten eta birproposatzen dihardu, eta bestetik, tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak ere plazaratzen ditu. Musikari bezala ez ezik, irakasle bezala ere aritzen da (Idiorythmo ensemblean, adibidez).
Krifo (2021) eta Asprougas (2024) lanen ondotik, esku artean duen estudioko hirugarren laneko piezak aurkeztuko dizkigu, Haris Bakas perkusio-jolearen eta Dimitris Kokolakis lauto-jolearen laguntzaz.
PARTE-HARTZAILEAK
Antonis Leontidis, lira
Haris Bakas, perkusioa
Dimitris Kokolakis, lautoa