Description

TubaTubak metalezko kono-enbor formako hodia du, bilduta. Mutur batean ahokoa eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu aldaketarako hiru edo lau pistoi izaten ditu. Tronpetan bezala, pistoiek jarrera ezberdinak dituzte eta ezpainen presioaren arabera nota guztiak jo daitezke. Do eta Sib-eko tonuetan afinatzen dira.

Tuba bi besoekin bularraren kontra hartzen da, kalean zehar jotzeko bada larruzko uhalarekin bizkarretik zintzilikatuta. Helikoiaren eta sousafoiaren kasuan, soinu-tresna ibiltzen edo zaldiz jotzeko diseinatuta daudenez, gorputzean bilduta jotzen dira. Ahokoa ezpainetan jarrita haizea botatzen da ezpainak bibraraziz eta pistoiak sakatuz.

 

Helikoia eta sousafoia

HISTORIA

XIX. mendearen erdian, ordura arte erabilitako ophicleide-a ordezkatuz, tuba eta familiakoak sortu zituzten Europa aldean. Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu anitzak jo izan dituzten musika bandetan soinu-tresna honen presentzia garrantzizkoa izan da XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan ohikoa izaten jarraitu du.

Tubaren lekua betetzen duten helikoia eta sousafoia ere aipatu beharko genituzke. Soinu-tresna hauek ibiltzen jotzeko diseinatuta daude, hau da, gorputzean bilduta eramaten dira eta tuba baino erosoagoak direnez, geroz eta gehiago erabiltzen dira kaleetan aritzen diren taldeetan.

Gasteizko Udal Musika Banda Dato kalean.1948-1953. Bertan, bi sousafoi eta tuba bat ikus daitezke. (Iturria: Photo Araba)

Gasteizko Udal Musika Banda Dato kalean.1948-1953. Bertan, bi sousafoi eta tuba bat ikus daitezke. (Iturria: Photo Araba)

ITURRIAK

Bibliografia

SAGASETA ARIZTEGI, Migel Angel. (1977). Danzas de Valcarlos; Luzaideko Iantzak. Pamplona: Diputación Foral de Navarra.

(2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar Berri-Astero; Baigorri-Gara.

Diskografia

RAMUNTCHO, Orchestre ( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Nº 2 Agorila. P.M. 33-6.

( ): Irrintzina. Agorila. AG 70-14.

( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Agorila. AG. 70.02.

Galerie d'images

Audio

Tuba. Bosteko (zatia). Joserra Sansebastian-Txanbela. (Hirugarren koxkan. 1992. IZ-318)

Fiche complète