Description

Galerie d'images

Vidéo

Audio

MARTXA

Juan Aiesta Urkidi (1893-1988) Bediako dultzaineroa izan da XX. mendeko dultzainero bizkaitarren erreferentzia nagusienetakoa. Bere garaiko erromerietan dantzatzen ziren erritmo guztiak jotzen zituen bere dultzainarekin.

Juan Mari Beltranek 1984an Bedian grabatu zuen pieza hau, Euskal Herriko Soinu Tresnak proiekturako.

Soinulariak Juan Aiesta (dultzaina) eta Agustin Alonso (danborra) dira.

Agustin Alonso, Juan Aiesta eta Juan Mari Beltran 1984ko grabazio saioan. (Arg.: JMBA)

Agustin Alonso, Juan Aiesta eta Juan Mari Beltran 1984ko grabazio saioan. (Arg.: JMBA)

FANDANGOA

Azkoitiko Monttetarrak izan dira XIX. mende hasietatik Gipuzkoa aldeko dultzaineroen erreferentzia garrantzitsu bat. 1973ko urriaren 4an Loiola Irratian Laxaro Azkunek egindako grabazioko zintan idatzirik agertzen den bezala, Montte baserriko hiru anaiek osatzen zuten hirukoteak jo zuen saio hartan: Joxe Sudupe (dultzaineroa eta dultzaina egilea), Joxe Mari Sudupe (dultzaineroa) eta Xanti Sudupe (danbor-jolea). Grabazio horretatik hartu dugu fandango hau*.

Fandango hau Dultzaina Gipuzkoan 1950. hamarkada arte liburuan FJ-26 erreferentziarekin agertzen da**.

* Dultzaina Gipuzkoan. HMB-2015-1351-CD. Soinuenea Fundazioa, 2015. CDko 25. pieza.

** Beltran Argiñena, J. M. (2004). Dultzaina Gipuzkoan. 1950. hamarkada arte. Herri Musika Bilduma, 1. HM Txokoa. 137. or.

Ezkerretik eskuinera Jose Mari, Jose eta Santi, hiru Monttetar anaiak, 1960ko hamarkadan Zestoako bainuetxean. (Arg.: Monttetarrak familia)

Ezkerretik eskuinera Jose Mari, Jose eta Santi, hiru Monttetar anaiak, 1960ko hamarkadan Zestoako bainuetxean. (Arg.: Monttetarrak familia)

GUARDIA. TREMOLAR DE LA BANDERA

Ezberdinak Gaitero banda arabarrak Oiartzunen 2014ko urriaren 25ean eskainitako Udazkeneko Herri-musika kontzertuan grabatu zen Arabako herri-musikako doinu hau. Berehala atzematen da doinu honek San Inazio martxarekin duen antzekotasuna.

Soinulariak: Ezberdinak Gaitero banda. Joxe Antonio Peciña Sáez de Cámara (lehen gaita); Félix Vicente Pedrosa (bigarren gaita); José Miguel Napal Urdiain (danborra).

Ezberdinak Gaitero Banda. Oiartzun, 2014/10/25. (Arg.: Soinuenea)

Ezberdinak Gaitero Banda. Oiartzun, 2014/10/25. (Arg.: Soinuenea)

JOTA VALS DE ESTELLA (JULIAN ROMANO)

Lizarrako Gaiteroak hirukoteak 2002ko uztailaren 6an Oiartzunen eskainitako HM udako kontzertuan grabatu zen Julian Romanoren Jota-Vals de Estella izenburuko pieza klasiko hau. Aukeratutako taldea eta musika-pieza, Nafarroako gaitaren adibide onak dira.

Soinulariak: Lizarrako Gaiteroak. Salvador Martinez Garate (lehen gaita), Juan Carlos Duñabeitia Cardiel (bigarren gaita), Gorka Sarasa Agirre (danborra).

Lizarrako Gaiteroak. HM udako kontzertua, Oiartzun, 2002/07/06. (Arg.: Soinuenea)

Lizarrako Gaiteroak. HM udako kontzertua, Oiartzun, 2002/07/06. (Arg.: Soinuenea)

EGURRAREN ORPOTIK DATOR (DULTZAINA ZATIAK)
Modu eta musika forma berrian Joxan Goikoetxeak eta Juan Mari Beltranek dultzainarako egindako pieza berri hau Egurraren orpotik dator… (NO-CD Rekords, 1993. CD-NO 04) diskoan argitaratu zen. Hemen bertsio laburtu bat entzun daiteke.

Soinulariak: Juan Mari Beltran (dultzaina, txalaparta), Juanma Vicente (txalaparta), Joxan Goikoetxea (sintetizadoreak, programazioak), Suso Saiz (gitarra, programazioak).

J. M. Beltran, J. Goikoetxea, J. Vicente, S. Saiz, grabazio saioan. (Iturria: Goikoetxea & Beltran. Egurraren orpotik dator. NO-CD. CD-NO 04)

J. M. Beltran, J. Goikoetxea, J. Vicente, S. Saiz, grabazio saioan. (Iturria: Goikoetxea & Beltran. Egurraren orpotik dator. NO-CD. CD-NO 04)

Arin-arin, porrusalda. Juan Aiesta. Bedia, 1984. (Euskal Herriko Soinu-Tresnak. IZ 217. 2017, Elkar KD DVD-E 968)

Diana. Lizarrako Gaiteroak (Salvador Martínez, Juan Carlos Duñabeitia, Aitor Gil). Lizarra, 1999.

Fiche complète