Oiartzungo Erraldoi Txikien Konpartsaren egitaraua

2023 Apirila 26 - 2023 Apirila 26 / Oiartzun

2018-2019 ikasturtean zehar Abaraxkako lagunekin batera sortu genitun Blenda, Arkotx, Arraxku eta Kiñu. Orduz gero hainbatetan atera ditugu gurekin batera Oiartzungo kaleetan dantzatzera eta aurrerantzean ere asmo bera dugu. Udazken eta neguan asmo hau gauzatzeko, auzoetako festa batzorde ezberdinekin eta bestelako erakundeekin elkarlanean gabiltza, aldi berean hileroko 4. asteazkenean zintzo-zintzo entseguak egiten Kontzejupe plazan.

Datozen hilabeteetako aurre egitaraua aurkezten dugu:

  • 2023-04-26 arratsaldeko 17:00etan Kontzejupe plazan entsegua
  • 2023-05-21 goizeko 11:00etan Arraguako Festetan kalebuelta
  • 2023-06-07 arratsaldeko 17:00etan Kontzejupe plazan entsegua
  • 2023-06-10 goizeko 11:00etatik aurrera Ergoiengo Festetan tailerra eta kalebuelta.
  • 2023-06-28 arratsaldeko 17:00etan Kontzejupe plazan entsegua
  • 2023-07-01 goizeko 11:00etatik aurrera Altzibarko Festetan tailerra eta kalebuelta.
  • 2023-07-28 arratsaldeko 18:00etan Doneztebe entsegua Erraldoi haundiekin batera
  • 2023-07-30 goizeko 11:00etan Iturriotzko festetan tailerra eta kalebuelta.
  • 2023-08-05 eguerdiko 12:00etan Kalebuelta
  • 2023-08-06 goizeko 11:30etan Erraldoi handiekin batera kalebuelta
ERRALDOIEN HISTORIA

"Irungo Inauteriak" Soinulariak: Peio Irigoien, Mikel Etxeberria eta Joanes Díez

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.