Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Soinuenea >> Aurkezpena
 

Aurkezpena

1995tik 2002arteko prestaketa lanen ondotik Herri Musikaren Txokoa sortu zen eta honen 10 urtetako ernaldiaren ondotik Soinuenea sortu da.

Juan Bautista Lasarte eta Juan Mari Beltran. Iribas, 1984 Orain Soinuenea bilakatu dena 1994an hartu zuen herri musikaren dokumentazio zentroa izateko norabide sendoa. Orduan erabaki zuen Juan Mari Beltranek bere bizitzan bildutako herri-musikari buruzko material ezberdinez osatutako bildumarekin Herri Musikaren Dokumentazio Zentroa antolatzea.

Proiektu hori erakunde eta toki ezberdinetan aurkeztu ondoren, 1995eko uztailean Oiartzungo Udaletxearekin lortutako akordio baten bitartez martxan jarri ziren Oiartzunen egitasmo horren antolaketa lanak Oiartzungo Udalak utzitako Ergoien auzoko eskola publikoa izandako etxean.

Bertako areto eta gela ezberdinetan Udalak jarritako apal, armairu eta bitrinetan jarri ziren Juan Mari Beltran Argiñenaren bildumako materialak eta berehala ekin genion mota askotako antolatze lanei. Pixkanaka biblioteka, fonoteka, irudi artxibo eta soinu-tresnen datu-baseetan material guzti hori sailkatzeko eta artxibatzeko milaka fitxa egin ziren.

Lan horretan laguntzaile asko izan genituen. Eskola eta lan ordutik kanpo pertsona asko aritu ziren bere borondatez proiektu hau aurrera ateratzen ordenagailu aurrean liburu, disko eta bestelakoen fitxak betetzen eta soinu-tresnen erakusketa antolatzen. Milaka lan orduren ondorioz, 2002. urteko martxoaren 1ean Herri Musikaren Txokoak ireki zituen ateak publiko ororentzat, eta geroztik zabalik ditu erakusketa zein dokumentazio zentroa bera.

Horrela, eta beti Oiartzungo udalaren babesarekin, 10 urtetako ibilbide emankorra egin dugu: 32.000 bisitari, ehunka kontsulta, 152.000 bisita gure web orrian, 40 kontzertu bikoitz, HM Jardunaldien 10 edizio, Oiartzungo Herri Musika Eskolako antolaketa eta kudeaketa, HM Bildumaren 9 liburu, diskoak, DVDak… eta azkenean, 10 urtetako ernaldiaren ondorioz, iritsi da, fundazio bezala, izaera, nortasuna eta izen propioa, izateko unea, eta honekin batera gure “txokoa” herri musikaren “etxea” izate pasa da. Izaera aldaketaren urrats hau ematearekin batera, etxe honi erabat doakion izena eman diogu, Soinuenea.

2011ko abenduaren 22an aurkeztu eta sinatu genuen notaritzan Soinuenea Fundazioaren sorrera eta 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izaera berriarekin funtzionatzen hasi gara.

HERRI MUSIKAREN TXOKOA OIARTZUNEN. MUGARRI 2008. (1-AURKEZPENA)

Bideo gehiago ikusi (Vimeo.com).

Oiartzungo udala Oiartzungo
udala

Juan Mari Beltran Argiñena bilduma J.M. Beltran
Argineña
bilduma

SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.org
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons