H.M. Jardunaldiak
- 2012-11-12
- HERRI MUSIKAREN 11. JARDUNALDIAK: Herri Musika Bildumak
Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua jarri zaie. Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak Irungo Ikusteko musika-Música para ver eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen laguntzarekin antolatutako jardunaldietan.- 2011-07-15
- HERRI MUSIKAREN 10. JARDUNALDIAK: Erromatarren eta Baskoi haien musikaren inguruan
Irunen dagoen Oiasso Erromatar Museoarekin elkarlanean antolatutako jardunaldiak izango dira aurtengoak.- 2010-11-27
- HERRI MUSIKAREN 9. JARDUNALDIAK: Inauterien Joan-Etorria. Emanaldi-prozesuak eta formulak
Inauteria etenik ezagutzen ez duen aldaketan dago. Ez bere zentzuan bakarrik, baita bere formetan, edukietan eta osatzen duten ataletan ere.- 2009-11-28
- HERRI MUSIKAREN 8. JARDUNALDIAK: Erakundeetako Danbolintero ofiziala
- Euskal Herrian aspaldikoa da, "ministril" gisa, Udaletxe, Foru Aldundia eta bestelako erakunde ofizialekin lotura zuzena duen musikari mota hau.
- 2008-11-29
- HERRI MUSIKAREN 7. JARDUNALDIAK: Kanpaiak eta ezkilak
- Azaroaren azkeneko asteburuan, azaroak 29 eta 30, ospatuko diren 7. Herri Musikaren Jardunaldiek kanpaiei buruz gehixeago jakiteko aukera emango digute. Haiei dagozkien alde ezberdinak azalduko dituzte Euskal Herriko eta Valentziako hainbat adituk, horien artean lekuaren arabera aldatzen diren jotzeko zenbait era entzuteko aukera izango da.
- 2007-11-17
- HERRI MUSIKAREN VI. JARDUNALDIAK: ALBOKARIEN HERNANIKO XIV. TOPAKETA
- Aurten seigarrengoz, Herri Musika Jardunaldiak antolatzen ditu Herri Musikaren Txokoak, oraingoan Hernani Musika Eskola Publikoko herri soinu-tresnen mintegiarekin lankidetzan. Izan ere, alboka hautatu dugu gaitzat jardunaldi hauetarako, eta Hernaniko eskolak 13 urtez antolatu dituen albokari topaketek oinarri ezin hobea eskaintzen dute soinu-tresna honen inguruko zaleak bildu eta beronen egoeraz gogoeta egiteko. Hortaz, 6. Herri Musika Jardunaldiaz gainera Albokarien Hernaniko 14. Topaketa ere izango da ekimen hau.
- 2006-11-25
- HERRI MUSIKAREN V. JARDUNALDIAK: Panderoaren inguruan
- Bosgarren Herri Musika Jardunaldiak bi elkarte lagunekin batera antolatuko ditugu: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Pontevedrako Conservatorio de Música Tradicional y Folque de Lalín. Aurrekoetan bezala gai baten inguruan arituko gara bosgarren edizio honetan. Oraingoan herri musikan presentzia oso handia duen panderoa edo pandereta.
- 2005-11-26
- HERRI MUSIKAREN IV. JARDUNALDIAK: Danboliteroen iragana, oraina eta geroa
- Aurtengo Herri Musikaren Jardunaldien asmoa, ikuspegi ezberdinetatik danbolinteroen iragana, oraina eta etorkizunari begiratutxo bat egitea da, horretarako Jardunaldi hauek eztabaidarako eta esperientziak ezagutzeko nahiz elkar-trukatzeko eskaintzen duten plaza baliatuz.
- 2004-11-27
- HERRI MUSIKAREN III. JARDUNALDIAK: Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean
- Herri musika eta herri dantzak duten izaera sortzailea berrindartuz bizi-bizirik mantentzea, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Herri Musikaren Txokoaren kezka nagusienetakoa da, beste askorenaren moduan noski. Hau oso zaila izango da ordea, ikasteko eta formakuntzarako transmisio sistema egokiak asmatzen eta erabiltzen ez badira. Herriaren eguneroko bizitzan ez dute hauek nahi eran jarraitzerik hezkuntza sarean dauzkagun era ezberdinetako ikastetxeek zein metodo darabiltzaten eta egitarauetan gai honi zer nolako garrantzia eta tratamendua ematen zaion kontuan hartzen ez bada. Hori dela eta, Herri Musikaren 3. Jardunaldiak antolatzeko, Ikastolen Federazioari gai hauxe proposatu genion. Eta honela gatoz hiru erakundeak elkarrekin "Herri musika eta dantza hezkuntza sarean" nola dauden eta nola dabiltzan aztertzeko asmoz.
- 2003-11-29
- HERRI MUSIKAREN II. JARDUNALDIAK: Herri Musika eta Herri Dantza
- Herri Musikaren inguruko gaiei buruko azterketak eta gogoetak egiteko sortu zen “Herri Musika Jardunaldiak” izeneko egitasmoa eta 2002ko azaroan Bertsozale Elkartea eta Oiartzungo Bertso Eskolarekin elkarlanean “Herri Musika-Bertsolaritza” gai harturik 1. Jardunaldiak ospatu genituen. Horien balorazio baikorrak bultzatu gaitu bide horretatik jarraitzera eta aurten 2. edizioa antolatzera.
Hasieran esaten genuen bezala, urtez urte gai monografikoa aurkeztu eta jorratuko nahi dugu. Horrela, Herri Musikaren Jardunaldien 2. edizio honetarako HERRI MUSIKA ETA HERRI DANTZA izeneko gaia aukeratu dugu. EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA eta HERRI MUSIKAREN TXOKOAk antolaturik, Oiartzunen, 2003-11-29 eta 30ean ospatuko ditugu.
