2010-05-20 - 24. Txalaparta Festa Hernanin

Aurtengo Txalaparta Festa liburu baten aurkezpenarekin hasiko da.
Zuzenagoak izateko liburu-CD-DVD bat izango dela esan behar dugu. Juan Mari Beltranek idatzi du liburu hau eta proiektuan parte hartu duen Kepa Ugarterekin batera egingo du bere aurkezpena. Liburua zein den? TXALAPARTA.
Ostiraleko emanaldi berezian oraingoan Gasteizko talde bat izango da: HARRESIAN ZULO. Taldea arabar hiriburukoa bada ere, bera osatzen duten kideak jatorri ezberdinetakoak dira eta egiten duten emanaldian beraien jatorri ezberdinen nahasketa bat egiten dute.
Gabeko ordu txikietan Atxur tabernan DJ BARRU-k gidatutako txalaparta party aparta izango da.
Larunbata izango da egun fuerteena. Arratsaldean sagardo dastaketa, HERNANI musika eskolako dultzaina, alboka eta trikitixa taldekoen musika izango ditugu txalaparta joaldi libreekin batera. Gero AFARI HERRIKOIA izango da eta haren ondoren Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik etorritako txalapartarien joaldiak izango dira.
