2009-11-28 - HERRI MUSIKAREN 8. JARDUNALDIAK: Erakundeetako Danbolintero ofiziala

Euskal Herrian aspaldikoa da, "ministril" gisa, Udaletxe, Foru Aldundia eta bestelako erakunde ofizialekin lotura zuzena duen musikari mota hau.
Aurtengo Herri Musikaren Jardunaldien asmoa, ikuspegi ezberdinetatik danbolintero eta musikari hauen iragana, oraina eta etorkizunari begiratutxo bat egitea da. Horretarako Jardunaldi hauek eztabaidarako eta esperientziak ezagutzeko nahiz elkartrukatzeko eskaintzen duten plaza baliatuko du.
