2009-05-21 - 23. Txalaparta Festa Hernanin

Pelex artistak antolatutako HOTSEZ HOTS, txalaparta gaitzat hartzen duen arte erakusketa, maiatzaren 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an ikusteko aukera egongo da.
ALDAKETA!!!!!!! Egitarauan erakusketa Pelexek maiatzaren 21ean gidatuko zuela bazegoen jarrita ere, greba deialdia dela-eta aurreratu egin da ekitaldi hau. Maiatzaren 12an izango da ordua eta lekua mantenduz.
Ostiral arratsaldean, 19:30etan Biteri Kultur Etxean MADRILEN TXALAPARTA taldeak emanaldi berezia eskainiko du. Ondoren, gauerdian txalaparta party-a izango da.
Larunbat arratsaldean txalaparta erromeria izango da. Horren ondoren afari herrikoia izango da indarberritzeko eta segidan Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik etorritako txalapartarien jaialdia nagusia.
Hernaniko 23. Txalaparta Festako egitaraua (EGUNERATUA) [.pdf]
