2008-05-21 - 22. Txalaparta Festa Hernanin

Erbetegi-Etxeberri txalaparta-etxearen agurra (2007-10-07).
Aurten Txalaparta Festa asteazken, ostiral eta larunbatarekin ospatuko da.
Asteazkenean OREKA TX-eko Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak NOMADAK TX filma aurkeztuko dute. Hurrengo saioa ostiralean izango da eta SESTAOKO TX ESKOLAk emanaldi berezia eskeiniko du: HIRU IPUIN, LIBURU BAKARRA.
Azken eguna larunbata izango da eta arratsaldeko 6'etan hasiko dira ekitaldiak eta afalondoko JAIALDI NAGUSIA izango da bukaerako ekitaldia.
