Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Ekitaldiak >> Bisita didaktikoak
 

Bisita didaktikoak

ume talde bat azalpen bat entzutenErakusketako bisita gidatu hauetan mota guztietako hartzaileei Herri Musika eta herri soinu-tresnak era didaktiko, ulergarri eta entretenigarrian aurkezten zaizkie.

Ikastetxeetako eta Musika Eskoletako ikasleei musika klase teoriko, praktiko eta aktiboa eskaintzen zaie beraien musika ikasketen osagai.

Soinu-tresnen musikak hots (audio) sistemaren bidez entzuteaz gain, bisita didaktikoetan bitrinak ireki egiten dira eta bisita gidariak bertako zenbait soinu-tresnak zuzenean jotzen ditu.

Bestalde, eta bisita tailerra praktikoen gisa egiten denez, bisitaren zenbait momentuetan taldekoek bertako soinu-tresnak jotzeko aukera izaten dute.

Bisita hauetan ez da komenigarri taldeko pertsonen kopurua  20 baino gehiagokoa izatea. Bisitaren iraupena gutxi gora behera 90 minutukoa da.

HERRI MUSIKAREN TXOKOA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - herrimusika@herrimusika.org